2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

SINTESIA: Azido laktikoko bakterioak bakterio patogenoen aurkako
borrokan
Telebistan, gaur egun, hainbat iragarki aurki ditzakegu Lactobacillusa edo
Bifidobakterioa daramaten jogurtek heste-flora eta hesteetako trantsituan laguntzen
dutela baieztatzen dutenak. Horren adibide Activia jogurtak dira. Bere efektuak 14
egunetan sentitzen dira, Bifidus Regularisa dauka eta horrek guztiok laguntzen gaitu
hesteetako trantsituaren erregulazioan puztuta sentitzearen sentsazioarekin ere
bukatuz.
Aldaketa guzti hauek, beraz, jogurretan (eta beste esneki batzuetan ere) dauden
bakterio zehatz batzuen ondoriozkoak dira. Activiak, zehazki, Bifidobacterium animalis
bakterio probiotikoa, B2 bitamina eta B12 bitamina ditu, kaltzioaz gain.
Iragarkiek beti izan dute gezurra esaten dutelakoaren fama. Eta, normala denez,
jogurt hauek dituzten efektuak ere askotan jarri dira zalantzan eta izan dira aztertuak.
Hori, hain zuzen, izango da lan honen helburua: Bifidus horiek benetan horrenbesteko
onurak dakartzaten edo ez frogatzea, ea benetan hain mirarigarriak diren edota jogurt
arrunt batek dituen bakterioek efektu bera duten.
Horretarako, pertsonetan egingo ditugu froga batzuk. Hamabost egunetan zehar
hiru jogurt mota hartuko dituzte bai emakume zein gizonek. Gainera, zenbait
esperimenturen bidez ere gauza berdina frogatuko dugu. Alde batetik, esnearen, jogurt
arruntaren eta Activia jogurtaren bakterioak haziko ditugu MRS hazkuntza ingurunean ;
eta, bestetik, gernu eta ur zikinaren bakterioak haziko ditugu McConkey hazkuntza
ingurunean. Agar nutritiboa konparaketa moduan erabiliko dugu. Azkenik, bi motatako
bakterioak kokultiboan jarriz ikusiko dugu batak bestea deuseztatzen duen.
Ikerketa lan hau burutu ostean zenbait ondorioetara heldu gara:
Bakterioen hazkuntza zaila gertatu daiteke baldintza egokiak ez badaude.
Hazkuntza ingurunea su garretatik egoteaz gain, erabiltzen diren material guztiak egon
behar dira esterilizatuta. Horrela ez izanez gero, guk nahi ditugun bakterioez gain beste
batzuk ere lor genitzake eta lan guztia izorratu. Gainera, erabiltzen den ere ereiketa
mota ondo aukeratu beharra dago koloniak begi bistaz ere identifikatuak izan ahal
izateko. Guzti hau ondo egin arren, garrantzitsua da bakterioak hazi ondoren
bereizketa frogak egitea behar ditugun bakterioak direla ziurtatzeko. Laborategian
erabili behar diren teknikez gain, esan beharra dago azido laktikoko bakterioek heste
florako bakterio patogenoen aurka egiten dutela lan. Hala ere, ikusi dugu
pertsonengan ez dutela hobekuntza handiegirik ekartzen. Egia da puztuta sentitzearen
sentsazioa zerbait jaitsi dutela, baina, bifidusa duten jogurtek eta jogurt arruntek eman
dituzten emaitzak antzekoak izan dira.

2013(e)ko apirilaren 19(a), ostirala

bibliografia



24.  www.slideshare.net/laurensuri/tincin-azul-d-metileno (urtarrila)
29.  Plaza C., Hernández J., Martínez J., Castro P., Martínez-Aedo J.J., Medina F.J., 2DBHO BIOLOGIA Anaya (2012)
30. Lopez Fenoy, & Granados, M. 1DBHO BIOLOGIA ETA GEOLOGIA.          Ibaizabal (1997)
31.  Stainer, R.Y., Adelberg, E.A & Ingraham, J.L., MIKROBIOLOGIA. Revertes. S.A. (1886)
32.  Erkoreka, A. USTELKETA BIZITZAREN ITURRI. Ikerketa lana. Lauro Ikastola (2006)
33.  MANUAL BÁSICO DE MICROBIOLOGÍA. Cultimed (2002)

ondorioak



Ikerketa lan hau burutu ostean zenbait ondorioetara heldu gara:
·         NA agarrean edozein motatako bakterioak hazi ditzake.
·         MRS agarrean azido laktikoko bakterioak hazteko da aproposena.
·         McConkey agarra egokia da gram negatiboko bakterioak hazteko eta horrek aproposa egiten du gaixoen bakterio patogenoak hazteko (ez guztiak, baina bai gernu florakoak).
·         Zaila gertatu daiteke bakterioen hazkuntza baldintza egokiak ez badaude.
·         Bakterioen koloniak hazterakoan ereiketa mota zein den ondo aukeratzea oso garrantzitsua da eta ateratzea nahi duguna izan behar da kontuan. Bestela, bakterio gehiegi lor genitzake plaka bakar batean, begi bistako behatzea zailduz.
·         Bakterioen hazkuntzan kontu handiz ibili behar da. Gure ingurunea kanpo inguruarekin kontaktuan dagoen bakoitzean sutik gertu egon behar da eta erabiltzen diren material guztiak egon behar dira esterilizatuta. Horrela ez izanez gero, guk nahi ditugun bakterioez gain beste batzuk ere lor genitzake eta ikerketa guztia txarto egin.
·         Denbora asko usten bada hazkuntza ingurunea, labean izan arren, kutsatu egin daiteke hazkuntza ingurunea eta onddoak irten litezke. Honek, lan guztia izorra liteke eta horregatik eduki behar da, badaezpada bakterio berdinak dituen beste leku bat.
·         Garrantzitsua da bakterioak hazi ondoren bereizketa froga eta tindaketak egitea guk behar ditugunak direla ziurtatzeko.
·         Jogurtek, dituzten azido laktikoko bakterioei esker, hesteetako floran aurki daitezkeen bakterio patogenoen aurka egiten dute lan.
·         Aurretik aipatutako horretan eskala txikian dela esan beharra dago eta frogatzeke dago zer gertatuko litzateke gizakion gorputzean, ez daudela mota bateteo bakterioak bakarrik, baizik ez denetarik.
·         Jogurtek zertxobait laguntzen dute hesteetako floraren muntzionamenduan.
·         Bifidusa duten jogurtek ez dute trantsitua hobetzen laguntzen, edo ez aldaketa nabariegirik gutxienez.
·         Bifidusa duten jogurtek puztuta sentiarazteko sentsazioa gutxi dezakete,  baina guk egindako frogek erakusten dute jendeak ez  duela aldaketarik somatu.
·         Gizakiongan frogatzean, hala ere, aipatzekoa da jogurt arruntak eta activia jogurtak izandako emaitzak oso antzekoak izan direla
·         Deposizioan egondako aldaketak egun bakoitzean izandako janariarekin egukiko du zer ikusia, ziur aski, guk jarri diegun baldintza bakarra egunean jogurt bat hartzea izan baita.
        Hileko eta antibiotikoek ez dute trantsitoan aldaketarik eragin.
·   

emaitzak eta emaitzen eztabaida



A)  BAKTERIOEN ISOLAMENDUA HAZKUNTZA INGURUNE HAUTAKORRETAN
a)   Produktu laktikoetan dauden bakterioak: konparaketa NA eta MRSren artean
Zenbait aldiz egin dugu hau, emaitza desberdinak konparatu ahal izateko. Hasieran, hiru hazkuntza inguruneetan hazi ditugu bai esnea eta activia jogurta ere. Horren helburua bien arteko desberdintasuna nabaritzea izango da, horretan oinarrituta hurrengo praktikak egiteko. Hauek izan dira ateratako bakterioak:

Argazki hauetan ikus daitekeenez, hazkuntza ingurune bakoitzean bakterio desberdinak hazi dira.

Activia jogurta erein dugun agarretan ezberdintasun handia nabaritzen da. Agar arruntean bakterio mordoa irten dira justu ereindakoaren inguruan. MRSan ordea, puntu txikitxo batzuk baino ez ditugu nabaritzen. Hori agar arruntean edozein bakterio mota eta MRSan soilik azido laktikokoak.

Agar arruntekoak alderatuz gero, gainera, ikus dezakegu esnean bakterio gehiago daudela, baina, hori ereiteko moduagatik da, esnea petri plaka osotik zabaldu baitugu.

McConkey agarrean ikusi dugu aldaketa nabariena. Izan ere, esnea ereindako plakan bakterio zuriak baino ez dira atera eta activia jogurtekoan, ordea, zuriak eta arrosa ilunak agertu dira. Horrek esan nahi du badagoela bakterioren bat Activia jogurtean esnean ez dagoena, ziur aski E.coli edo Enterococcus faecalis.

Horrela, ikusi dugu activia jogurta eta esnearen bakterioen artean desberdintasuna dagoela. Baina, horiek jogurt arruntarekin alderatu behar ditugu eta, horregatik, hazkuntza ingurune desberdinetan (bai NA eta baita MRS-an ere) azido laktikoko bakterioak hazteari ekin diogu eta emaitza hauek lortu ditugu 2 egunen buruan.





Lagina
Hazkuntza ingurunea
Itxura
Kolorea
tamaina
Kolonia kopurua
Activia jogurta
MRS agarra
.
.
.
.
NA
Borobilak, sakabanatuta
Zuria
ertaina
asko
Jogurt arrunta
MRS agarra
.
.
.
.
NA
Borobilak, pegatuta
Zuria
ertaina
≈120
Esnea
MRS agarra
.
.
.
.
NA
borobilak
Zuria
Plaka osoan
infinito
Cuadro de texto: I.Taula: Produktu laktiko desbrdinetan lorturiko bakteria kolonien konparaketa. Esnea, jogur normal eta Activia jogurteko laginak MRS agar eta NA-n erein eta 2 egun inkubatuz lorturiko kolonien ezaugarriak
Irudi hauetan eta taulan ikus daitekeenez, esperimentuak ez zuen arrakasta handirik izan. MRS agarrean ez genuen bakteriorik lortu. Uste dugu hau labearen tenperatura baxuagatik dela. Agar nutritiboan, ordea, bakterio zuri eta borobilak agertu dira. Baina, ingurune horretan edozein mikroorganismo hazten denez, ezin dugu azido laktikokoak direla baieztatu. Noski, eta espero genuen bezala, ez da bakterio patogenorik atera ez hazkuntza ingurune batean ez bestean.
Tenperatura egokia lortuta, berriro ekin diogu praktika berdina egitera. Honako honetan, emaitza baliagarriak lortu ditugu:
  

Lagina
Hazkuntza ingurunea
Itxura
Kolorea
Tamaina
Kolonia kopurua
Activia jogurta
MRS agarra
Borobilak
Zuria
Txikia
Gutxi
NA
Borobilak
Zuria
Txikia
Nahiko
McConkey agarra
Borobilak
Zuria eta arrosa
Ertaina
Asko
Jogur arrunta
MRS agarra
Borobilak
zuria
Txikia
Gutxi
NA
Borobilak
Zuria
Txikia
Nahiko
McConkey agarra
Borobilak
Arrosa
Txikia
Asko
Esnea
MRS agarra
Borobilak
Zuria
Txikia
Gutxi
NA
Borobilak
Zuria
Txikia
Nahiko
McConkey agarra
Borobilak
Zuria eta arrosa
Ertaina
Asko
Cuadro de texto: II.Taula: Produktu laktiko desberdinekin lorturiko bakteria kolonien konparaketa. Esnea, jogurt arrunta eta Activia jogurteko laginak MRS agar, NA ata McConkey agarrean erein eta 2 egun inkubatuz lorturiko kolonien ezaugarriak
Hau guztia behatu ostean ikusi dezakegu itxura eta tamainari dagokionez ez dagoela desberdintasun handiegirik. Bai ordea koloreari dagokionez. MRS eta NA hazkuntza inguruneetan bakterio zuriak lortu ditugu. NA-n edozer lortu izan dezakegu, baina MRSan lactobacillusak direlakoaren ziurtasuna daukagu, ingurune hori azido laktikoetako bakterioak hazteko berezia baita. Horregatik, “Lactobacillus acidophilus” edota “Lactobacillus casei”-ak lortu ditugula dakigu.

McConkey agarrekoak, ordea, ez dira azido laktikoko bakterioak ingurune honek gram positiboen hazkuntza inhibitzen baitu. Horren ordez, Enterobacter aerogenes edo Escherichia coli-ak lortu ditugu.

Horien hazkuntza 25 bat gradutako ingurunean izan da eta horrek eragin du, hain zuzen beraien hazkuntza, tenperatura egokiak. Bakterioak 2 egunetan lortu ditugu.

b)   Bakterio patogenoen isolamendua: McConkey hazkuntza ingurunea
Esperimentua aurrera eramateko, bakterio patogenoak haztea ere behar dugu. Honekin ere zenbait arazo eduki ditugu. Hauek argi dago ez direla NA eta MRS hazkuntza inguruneetan hazten. Horregatik, McConkey agarra erabili dugu bakterio hauetarako., hor hazten baitira guk behar ditugun gram negatiboak.

Honetan ere arazoak eduki ditugu. Gorputzeko bakterio patogenoak izatean, 37ºC inguruko tenperatura behar dugu hauek hazteko. Baina, labeak hori baino tenperatura baxuagoa du eta, ondorioz, bakterioak ez dira hazi. Horrez gain, esan beharra dago esperimentua hiru aldiz burutu dugula hiru gaixo desberdinekin. Guztiek zuten estarriko mina. Arazoa izan da beren estarriko bakterioak hartu ditugula eta ez fekalak (hartu behako genituenak, horiek baitira McConkey hazkuntza ingurunean hazten direnak).

Hemen ikus ditzakegu lehen saiakuntza horietan ikusitakoa:

Hala ere, azkenean lortu dugu nahi genuena. Ziszitisa duen gaixo baten gernua ur apur batekin diluitu eta hori erabili dugu lagin bezala. Gainera, putzu bateko ur zikina hartu dugu bigarren lagin bezala. Horiek McConkey agarrean jarri eta egun bateko denborarekin patogenoak hazi dira. Hurrengo argazkietan ikus daiteke hori:
Bakterio patogenoak
Kolorea
Tamaina
Itxura
Kopurua
Ur zikina
Zuria
Ertaina
Borobila
Asko
Arrosa
Ertaina
Borobila
Kantitate txikia
Gernua
Arrosa
Handia
Borobila + prezipitatu biliarra
asko
Cuadro de texto: III.Taula: Bakterio patógeno desberdinekin lorturiko bakteria kolonien konparaketa. Ur zikineko putzu batetik eta ciscitisa duen gaixo batetik lortutako gernuaren laginak McConkey agarrean erein eta 2 egun inkubatuz lorturiko kolonien ezaugarriak

Hemen ikus daitekeenez, bakterioen garapena egokia izan da. Gernuaren kasuan, hauek arrosa ilun kolorekoak dira, gorri apur batekin. Hori dela eta ondorioztatzen dugu lortutako bakterioak Escherichia coliak edo Enterobacter aerogenes direla.

Ur zikinean, ordea, bi motatako bakterioak lortu ditugu, batzuk zuriak eta besteak arrosak. Horregatik, lehenengoak Salmonela enteritidis edota Shigella dysenteriae direla esan dezakegu eta bigarrenak, ordea, Escherichia coliak edo Enterobacter aerogenes.

B)  ISOLATURIKO BAKTERIOEN IDENTIFIKAZIOA
a)   Produktu laktikoetako bakterioen ezaugarriak
Behin bakterioak lortu ditugula, guk nahi ditugunak direla ziurtatzeko zenbait froga gauzatu ditugu: katalasaren froga, tindaketa bakuna eta Gram tindaketa.
i.             Katalasaren froga
Froga honetan ur oxigenatua botatzen zaie bakterioei eta burbuilen agerpena itxaroten da. Bakterio batzuk daude non burbuilak agertuko diren (positiboak) eta beste batzuk non ez (negatiboak). Froga egin eta emaitzak taula batean adierazi ditugu:
Hazkuntza ingurunea
Bakterioen jatorria
Burbuilen agerpena
Katalasa mota
MRS agarra
Esnea
Ez
-
Jogurt arrunta
Ez
-
Activia jogurta
Ez
-
Agar nutritiboa (NA)
Esnea
Bai
+
Jogurt arrunta
Ez
-
Activia jogurta
Ez
-

Cuadro de texto: IV.Taula: Produktu laktiko desberdinekin lorturiko katalasa frogaren konparaketa. Esnea, jogurt arrunta eta Activia jogurteko laginak ur oxigenoa gehitzean burbuilen agerpena egon den edo ez konparatzea




Taulan ikus daitekeenez, baten bakarrik irten dira burbuilak, katalasa zutelakoren seinale. Baina hori NA hazkuntza ingurunean gertatu da eta bertan edozein motatako bakterioak hazten dira. Beraz, ez dugu uste azido laktikokoak direnik, MRS agarreko baten ere ez baitira atera, katalasa negatiboak direlaren seinale, hau da, ez dutela katalasarik.

ii.             Tindaketa bakuna
Tindaketa hau kontrastea sortu eta bakterioak errezago ikusteko baino ez dugu egin. Honen bidez, bakoitzaren itxura ikusi ahal izan dugu eta ondorioztatu zein motatako bakterioak diren. NA hazkuntza inguruneko bakterioekin egin dugu soilik, kontrol bezala.
Hemen daude lortutako emaitzak:





Lagina (NA agarrekoak)
Kolorea
Itxura
Esnea
Urdin iluna
Baziloak
Jogurt arrunta
Urdin iluna
Baziloak
Activia jogurta
Urdin iluna
Kokoak




Cuadro de texto: V.Taula: Produktu laktiko desberdinekin lorturiko metileno urdinaren tindaketaren konparaketa. Esnea, jogurt arrunta eta Activia jogurteko laginak metileno urdina gehitzean bereizten diren itxuren konparaketa
Taulan adierazi dugunez, guztiek hartu dute kolore ilunagoa ingurunearekin alderatuz. Itxurari dagokionez, berriz, desberdintasunak daude esnea eta jogurt arrunta eta activia jogurtaren artean. Lehenengo biek itxura bazilikoa dute eta besteak,  ordea, koko itxura. Honek adierazten du badagoela bakterio desberdinen bat azken jogurt hauetan gainontzekoetan ez dagoena.

iii.           Gram tindaketa
Tindaketa mota hau bakterioak zein motatakoak diren jakiteko egiten da, edo motara gehiago hurbiltzeko. Guk burututa hau lortu dugu:




Bakterioen jatorria (MRS agarretik)
Gram mota
Kolorea
Itxura
Ur zikina (bakterio zuriak)
-
Morea
Baziloak
Ur zikina (bakterio arrosak)
-
Morea
Baziloak
Gernuko bakterioak
-
Morea
Baziloak
 
Cuadro de texto: VI.Taula: Produktu laktiko desberdinekin lorturiko gran tindaketaren konparaketa. Esnea, jogurt arrunta eta Activia jogurteko laginak tinte desberdinekin tindatzean hartu duten kolorea more edo urdinxkagoa den behatzea eta konparatzea
Taulan eta irudietan ikus daitekeenez, bakterioak gram positiboak direla izan da, guk espero genuena. Hauek, polipeptidoglukanozko pareta lodia daukate. Horrela, jada ziurta dezakegu azido laktikoko bakterioak direla lortu ditugunak.

Aipatu beharra dago argazkietan ikus daitekeen arrosa ez dela bakterioak kolore horietakoak direla, baizik eta ondo ez garbitzeagatik safranina arrastoak geratu direlako baizik.

b)   Bakterio patogenoen identifikazioa
Lortutako bakterio patogenoetan ere egin dugu gram tindaketa eta hauek izan dira lorturiko emaitzak:


Bakterioen jatorria (MRS agarretik)
Gram mota
Kolorea
Itxura
Esnea
+
Morea
Kokoak
Jogurt arrunta
+
Morea
Baziloak
Activia jogurta
+
Morea
Baziloak





Cuadro de texto: VII.Taula: Bakterio patógeno desberdinekin lorturiko gran tindaketaren konparaketa. Putzu bateko ur zikina eta ciscitisa duen gaixo baten gernua tinte desberdinekin tindatzean hartu duten kolorea more edo urdinxkagoa den behatzea eta konparatzeaBeraz, bakterio patogeno hauek Gram negatiboak dira, guk espero genuena, horien hazkuntza eragiten baitu McConkey agarrak. Hauek, beraz, ez dute polipeptidoglukanoz beteriko pareta.

C)  Bakterioen kokultiboak
Azkenik, bi bakterio motak elkartzea geratzen zen, euren arteko erreakzioaren ondorioa aztertzeko eta jakiteko ea azido laktikoko bakterioek patogenoak hiltzen dituzten.

a)   Gernuko bakterioak MRSan lorturiko laktikoekin
Hau da benetan kontuan hartuko duguna, gernutik ateratako bakterioak baitira gizakiok gorputzean ditugun bakterio patogenoak. MRSan lorturiko bakterioak gernukoekin kokultiboan jarri ostean honako hau lortu du.
Argazkietan argi ikus daiteke bakterio patogenoen kantitatea ez dela areagotu. Are gehiago, hiru egun igarota jada ez dira bakterio E. Coli (arrosak) baizik eta zuriak ere. Koloniak diluituagoak ikusten dira. Honek erakusten du azido laktikoko bakterioek efektu onuragarria dutela eta bakterio patogenoak hiltzen dituztela.

Hala ere, denbora gehiago utzi dugu aztertzeko kasu horretan zer den gertatzen dena. Orduan lortu dugu XXXXII. irudian ikusten dena. Bertan McConkey hazkuntza ingurunean hasitako bakterio desberdinak ikus daitezke. Ezkerrekoan, jogurt naturala dago ereinda. Petri plaka horretan bereizten diren bakterioak arrosak dira eta bi aste igaro diren arren, ez direnez azido laktikokoekin elkartu berdin jarraitzen dute. Eskumakoan, gernu bakterioak azido laktikokoekin elkarturik, aldaketa ikusten da. Bertan, bakterioak 3 egun eta gero baino zuriago daude oraindik, ez dago ia bakterio arrosarik. Horrek erakusten du azido laktikoko bakterioek patogenoak suntsitzeko kapazitatea dutela.

b)   Ur zikinean lortutako bakterioak MRSan lorturiko laktikoekin
Badaezpada ere, eta ezberdintasunik zegoen aztertzeko, ur zikineko bakterioekin berdina egin dugu eta hau izan da emaitza:
Argazkian ikus daitekeenez, hemen ere lehen zegoen arrosa fuerte kolorea desagertu da. Oraindik arrosa badago, egia da, baina bakterio zuriak ere tartekatzen dira. Beraz, esan dezakegu denbora gehiago utziko bagen berdin gertatuko litzatekeela eta, azkenean, bakterio patogeno guztiak desagertuko liratekeela.

D)  PRODUKTU LAKTIKOEN ERAGINA PERTSONENGAN
Noski, guk esperimentuen bidez egindakoa eskala txikian da, eta soilik bakterio horiek izanda. Baina, orain begiratuko dugu ea gizakiok Activia jogurta hartzean efektu bera duen. Horregatik 15 pertsonek dieta desberdinak egin dituzte hilabete eta erdian zehar: bi aste dieta normalarekin, bi aste jogurt arrunta hartuz eta beste bi Activia jogurta hartuz. Izan ere, iragarkiak 14 egunetan sentitzen dela desberdintasuna dio.

Sexua
Puztuta
Digestio arina jan ostean
Zelan sentitzen diren
Zenbat aldiz joan dira egunean komunera
Deposizioaren egoera
Aldaketak hasieratik bukaerara
Neskak
2/3 ez
1/3 batzuetan
2/3 ez
1/3 bai
1/3 ondo
2/3 txandakatuz
0,1 eta 2 aldiz txandakatuz
Solido gehienetan
ez
Mutilak
1/2 ez
½ ez gehienetan
½ ez
½ bai
Ondo
0 eta 1 txandakatuz, 2 gutxitan
Solido gehienetan
ez
Cuadro de texto: VI. Taula: Sexu desberdineko 14 pertsonek dieta normala eduki ostean lortutako emaitzak. Pertsona hauek ez dute ezer berezirik hartu 15 egunetan zehar, soilik normalean hartzen dutena


Sexua
Puztuta
Digestio arina jan ostean
Zelan sentitzen diren
Zenbat aldiz joan dira egunean komunera
Deposizioaren egoera
Aldaketak hasieratik bukaerara
Neskak
Oso gutxitan
ez
2/3 ondo
1/3 txandakatuz
0 eta1 txandakatuz
Solido
ez
Mutilak
Ez
½ ez
½ bai
Ondo
0 eta 1 txandakatuz
Solido gehienetan
ez
Cuadro de texto: VI. Taula: Sexu desberdineko 14 pertsonek Activia jogurt naturala hartu ostean lortutako emaitzak. Hauek 15 egunez egon dira dieta normala egiten eta egunean behin jogurra hartzen.
Sexua
Puztuta
Digestio arina jan ostean
Zelan sentitzen diren
Zenbat aldiz joan dira egunean komunera
Deposizioaren egoera
Aldaketak hasieratik bukaerara
Neskak
¾ ez
ez
2/3 ondo
1/3 txandakatuz
0, 1 eta 2 txandakatuz
Solidoa, likidoago eta gogorrago txandakatuz
ez
Mutilak
Oso gutxitan
½ ez
½ bai
Ondo
0 eta 1 txandakatuz
Solido gehienetan, batzuetan likidoago
ez
Cuadro de texto: VI. Taula: Sexu desberdineko 14 pertsonek jogurt natural arrunta hartu ostean lortutako emaitzak. Hauek 15 egunez egon dira dieta normala egiten eta egunean behin jogurra hartzen.
Tauletan islatuta ikusten denez, ez da aldaketa nabarmenik egon dieta hau jarraitu dutenen pertsonen gain. Alde batetik, puztuta sentitzearen sentsazioa dago. Hor aldaketa txikia da, baina egia da hobera egiten duela. Hala ere, esan daiteke ez dagoela aldaketarik jogurt arrunt eta Activia jogurtak duen efektuaren artean. Beren sentitzeko egoerari dagokionez, batez ere puztuta sentitzearen sentsazioarekin dauka zer ikusia.
Digestioaren abiadura ez da aldatu ez gizon ezta emakumeetan ere dieta edozein dela ere.
Horrez gain, komunera joateko ohitura ez da erregulatu eta berdin jarraitu du. Guztiak zeukaten egunen bat no ez ziren joaten komunera eta beste batzuk birritan zihoazela. Egia da, batzuk beste batzuk baino erregulatuago, baina tartekatuz. Beraz, ez da aldaketarik egon. Deposizioak, gainera, berdin jarraitu dute. Jogurtak hartzeak ez du solidoagoa egin ezta bigunagoa batzuetan. Gehienetan zen solidoa, baina batzuetan likidoagoa eta besteetan gogorrago, ziur aski egunean jaten zutenaren arabera.